Topaketa honetan zehar, euskal pilotan ibiltzea eta material berriztagarrien sustatzea izango dugu helburu. Horregatik, 12-16 urte bitartean dagoen gazte orok parte hartzeko aukera izanen du. Izan ere, topaketan burutuko ditugun ariketak euskal pilotaren hastapenean daude oinarrituak.
Horren harira, esan beharra dago,
gure helburua euskal pilotak gazterian duen presentzian bultzada bat ematea dela.
Horrez gain, gaur egungo ingurumen arazoei uko egin gabe, material
berriztagarriek euskal pilotan izan dezaketen paper garrantzitsua azpimarratzea
gustatuko litzaiguke.
Beraz, gauzak horrela, blog honetan
topaketa honi buruzko informazio guztia aurkituko duzue.
Espero dugu gure proposamena interesgarria
aurkitzea eta laster frontoian elkar ikustea!
Irati Ibinaga - JFKZ. 1go maila.
ResponderEliminarAupa talde!
Lehenik eta behin, zorionak egindako lanarengatik! Blog argia sortu duzuela uste dut, eta bertan azaldutako informazioa era argi eta txukunean azaldu duzue; gainera, argitasun horrek blog-a erabilterraza izatea dakar, eta hau oso garrantzitsua izan daiteke IKT-en erabilera kontrolatzen ez duen eta zuen topaketaren inguruko nondik norakoen interesa izan dezakeen edozein pertsonarentzako.
Horrez gain, zenbait gauza aipatzea gustatuko litzaidake. Hasteko, zuen topaketaren justifikazio sakonagoa faltan bota dut, alegia, balio pedagogikoei dagokiena; izan ere, 12-16 urteko gazteei zuzendutako topaketa bat sortzeak, oinarri pedagogiko horren beharra duela iruditzen zait, ondoren, hauek abiapuntu izan eta topaketaren helburuak ongi definitu ahal izateko. Bestalde, faltan bota dut "saioen deskribapena" atalean, saio osoaren eskema orokor bat, hau da, jardueren eta dinamiken azalpenez gain, hauek saioaren ze momentutan eta nola egingo diren zehaztea; hau da, jarduera horiek testuinguru baten barruan kokatzea. Saioaren helburu zehatzak zehaztea ere, interesgarria da, saioaren dinamika orokorra hobeto ulertu ahal izateko. Aipatu nahiko nuke, baita ere, elkarrizketaren atala faltan bota dudala; izan ere, gaiaren inguruan sakontzeko aukera eskeintzen duela iruditzen zait, eta honek, edozein lan asko aberastu dezake, interesgune ezberdinak jorratzen baititu. Erreferentziei dagokienez, apunte txiki bat: oso informazio iturri interesgarriak erabili dituzue, baina lanean zehar, ez duzue hauen aipurik inon adierazi eta honakoa oso garrantzitsua da, irakurleak, zuek sortutakoa ez den informazio oro nondik eskuratu duzuen jakin dezan.
Bestalde, erabili dituzuen bideo eta argazkiak asko gustatu zaizkit, idatzizko informazio horren ulermenean asko laguntzen baitute, eta gehigarri gisa, ariketak zein materialaren sortzea era bisualago batean ikusteak dena asko errezten baitu. Materialaren gastuaren inguruan aipatu duzuena eta instalazioen inguruan idatzitakoa, oso egokia iruditu zait, topaketa honen atal oso garrantzitsu bat osatzen dute eta. Hizkuntzaren erabilerari dagokionez ere, primeran! Dena argi azaldu duzue.
Hau horrela, segi ezazue lanean, bide onetik zoazte eta!
Paul Elorza, JFKZ 1. maila
ResponderEliminarKaixo lagunok! Hemen duzue nik eginiko ebaluazioa! Lehenik eta behin esan beharra daukat asko gustatu zaidala zuek eginiko lana. Eta batez ere berrerabilitako materialen eraikitzeari emandako enfokea gustatu zaidala esan beharra daukat.
EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK
1.Talde honek informazio iturri zuzenak erabili izan ditu eta hauek zuzenak izan dira. Gainera, hauen erabilera ez da apaingarria soilik izan, izan ere, informazio iturri hauek erabili izan dituzte blogeko hainbat ideia aurrera eramateko.
2. Testuak, eta orokorrean bloga, oso ondo ordenatuta daude. Ez dago betelanik, eta testuen garapena multimedia metodo ezberdinez dago lagunduta, honen irakurpena errazagoa eginik.
3. IKT resnei dagokienez, irudi, bideo eta beraiekin komunikatzeko baliabiabideak eskaintzen dituzte. Bideoei dagokioenez, hauek argiak eta oso dinamikoak dira.
4. Bloga oso erakargarria da eta egoki ordenatuta dago.
5. Taldekideen parte hartzeari dagokionez, hauen presentzia ikus dezakegu multimedia elementu orotan.
6. Hizkuntza nahiko aberatsa da. Haatik, badaude zenbait akats ortografiko
EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK
1. Ariketen azalpenari dagokionez, argia da eta oso ulerterraza. Nire iritziz ariketa egokiak dira 12-16 urte bitarteko gazteentzat.
2. Topaketaren balioaren justifikazioa eta saioaren helburu orokor eta zehatzak blogean sartu bezain pronto ikus ditzakegu. Hauek orri nagusian egoteak hauei emandako garrantzia adierazten du. Hala ere, nire iritziz hauen inguruan eginiko justifikazio ez da hain sakona.
3. eta 4. Eskura dauden instalazioek eta materialen egiteak orri bat dute bakoitzak. Horren ondorioz, oso erraza da hauek identifikatzea. Gainera, materialen egite prozesua oso argi dago azalduta bideoen bidez.
5. eta 6. Nire ustez, saioa ez dago gehiegi garatuta, eta honen dinamikari dagokionez, ariketak nahiko linealki ezarrita daudela iruditzen zait. Gainera, ariketa gutxi daude.
7. Badaude aurreikusitako gastuak
ResponderEliminar1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
-4 iturri desberdin erabili dituzte informazioa jasotzeko baina blogean zehar eta testuetan zehar ez da horien aipua egin.
-Aurkezpena argia da, testuak ordenatuak eta zehaztasunez idatzita daude eta gainera paragrafoen banaketa egokia da.
-2 IKT tresna erabili dira (Bideoak eta argazkiak) eta gainera bideo eta argazki asko erabili dituzte.
-Blogaren diseinua egokia da, erabilerraza da eta ordenatua. Hala ere, atal gutxi erabili dituzte.
-Kolaborazio lana oso egokia da, guztien parte hartzea ziurtatu da, bideoetan eta argazkietan blogeko kide guztiak agertzen baitira.
-Testuak laburrak dira, baina oso ulerkorrak.
-Akats ortografikoren bat ikus daiteke, baina orokorrean hizkuntza aberatsa erabiltzen dute.
2.Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
-Sarrera egokia egin dute blogaren eta topaketaren plangintza era egokian azalduz. Gainera, topaketa nori zuzendua dagoen argi usten dute.
-Topaketaren balio pedagogikoaren justifikazioa eta saioaren helburu
espezifikoak azaltzen dituzte.
-Praktikatzeko eskura duten edo behar duten instalazioa azaltzen dute eta baita ere bertan izango den antolamendua.
-Beraien saioan erabiliko diren materialak nola egiten diren oso ondo azaltzen dute.
-Saioak izango dituen helburu zehatzak azaltzen dituzte
-Ariketak era egokian azaltzen dituzte, deskribapenak egokiak dira eta ariketa hauek azaltzen dituzten bideoak baita ere. Saioaren dinamika ere egokia da eta azaldu egiten dute.
-Materialari eta frontoiaren alokairuari dagozkion gastuak azaltzen dituzte eta baita ere amaierako gastuak.
Lander Guarrotxena Gallo. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1. maila
Blogaren diseinua egokia eta erraz ulertzen da non dauden atal bakoitza. Jardueran honen helburua ondo finkatzen dute eta lortu duten informazio iturria ere ongi azaltzen da. Ortografia aldetik ez ditut akats nabaririk sumatu.
ResponderEliminarMaterialak nola sortu dituzten garbi azaltzen dute eta argazkiei esker hobeto ulertzen da prozedura. Jarduerak azaltzeko ere bideoak daude eta horrek jarduera ulertzen laguntzen du. Bestalde, ariketa erakargarriak eta politak dira eta denen parte hartzea sustatzen du. 12 eta 16 urteko ikasleek erraz egin ditzakete ariketa horiek, hala ere, saioaren dinamika oso liana dela iruditzen zait.
Unai Nabaskues Lasheras JFKZ 1. Maila
Oso polita! Hasteko, zera ikusi dut, link-era sartu eta lehenengo gauza saioari buruzko informazioa irekitzen dela. Ondo egongo litzateke, sartu eta lehenengo sarrerako atala ageriko balitz. Helburu orokorrak ulergarriak dira eta saioaren nondik norakoa azaldu duzue, baina, helburu horien zergatian sakontzea garrantzitsua iruditzen zait, zuen saioak izango duen balio pedagogikoan sakontzeaz gain. “Material baliabideen” atala berriz asko gustatu zait. Era egokian azalduta dago dena eta gainera, zuek egin duzuela argi gelditzen da. Internetetik irudiak hartu beharrean, zuen irudiak erabili izanak errealtasuna/profesionaltasuna ematen dio blogari eta talde lanean aritu zaretela ikustarazten didazue (argazkietan denok ageri zaretelako). Ariketen deskribapena egiteko era ere asko gustatu zait. Bideoez baliatu izanak ulergarritasuna ematen dio. Saioaren dinamika orokorra oso era orokorrean ageri den arren beharko dituzuen instalazioen azalpena egin duzue eta hauetako espazioa nola banatuko duzuen (azpi-espazioak) zehaztu izanak lagundu egiten du. Bestalde, aurreikusitako gastu orokorrak jartzen duzuen arren, kontuz, instalazioak erabiltzea dohainik irtengo zaizue? edo ordaindu egin beharko duzue? Horretaz gain, gaiarekin zerikusia duten bestelako ekarpenik ez dut ikusi. Ondo egongo litzatekeen, saiorako baliagarria izango zen elkarrizketa bat erabili izana. Amaitzeko, bi kontu; erreferentziak era egokian jarrita daude, baina artikulu gehiago erabili ahal zenuten, balio pedagogikoak lantzeko adibidez. Eskertzen da, materiala egiteko bestelako bideoak atxikitu izana. Betalde, estetikoki polita da, baina ez duzue zuen argazkitik jarri edota zuei buruzko informaziorik eman, eta hau oso garrantzitsua dela deritzot. Bestela, oso blog interesgarria, ariketa politekin zein material birziklatuaz sorturiko erreminta anitzen erabilera interesgarria!
ResponderEliminarIrati Etxebarrieta Altuna- JFKZ 1.maila
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):
ResponderEliminarDatuak jasotzeko 3 erreferentzia literario erabili dituzte.
Aurkezpena argi eta txukun dago, gainera galderari erantzuten dio, baina ez dituzte grafikoak erabili.
IKT tresnen artean bideoak eta argazkiak erabili dituzte, baina grafikorik ez.
Bloga erabiltzeko erraza da, baina nire ustez ez da oso erakargarria.
Bideoetan eta argazkietan taldeko partaide guztiak agertzen dira, hau da, guztien parte-hartzea ikusten da.
Testuak nahiko ondo ulertzen dira eta ordenatuta daude.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
Ez dituzte saioaren balio pedagogikoen justifikazioak ondo azaldu, ezta helburu zehatzak ere. Materialak nola egin oso ondo azalduta dago eta argazkiak erabiltzen dituzte ulertzen errazagoa izateko. Berriz, ez dituzte saioaren gastuak kalkulatu, eta saioaren dinamika ez dago ondo azalduta, hau da, ariketak eta abar azalduta daude baina haien antolakuntza ez. Azkenik ez dituzte gaiarekin zerikusia duten beste intereseko gauzarik jarri
Idoia Martinez Irisarri, Hezkuntza eta Kirol fakultatea 1.maila
Aupa talde!!
ResponderEliminarHasteko esan nahi nizueke asko gustatu zaidala bloga, lan ona equipo!!
Bloga oso erakargarria da, eta erabili duzuen informazioa oso egokia iruditzen zait. Gainera erabilitako tresnak oso lagungarriak dira, bideoak eta argazkiak erabili dituzuelako. Horrekin batera, blogaren aurkezpena oso argia da eta oso erabilterraza eta erakargarria egiten du. Atal desberdinak aurkezten dituzue eta horietako bakoitzean agertzen den informazioa era zuzen batean argitaratuta dago. Hala ere, pare bat gauza komentatu nahi nizkizueke. Alde batetik, ez dituzuela behar ziren erreferentzia guztiak aipatu, eta beste alde batetik, ez duzuela informazio gehigarririk erantsi. Azken honekin esan nahi dut elkarrizketa bat edo antzeko zerbait ipiniko bazeniote, osatuagoa geldituko zela zuen bloga. Baina hori alde batera utzita, oso lan ona egin duzuela iruditzen zait.
Horrela jarraitu!!
Datuak jasotzeko informazio-iturri desberdina erabili dituzte.
ResponderEliminarAurkezpen garbia da eta atalak ordenatuta eta argi daude. Bideoak eta ragzkiak erabili dituzte adibidez ariketak azaltzerakoan.
Bloga erabiltzeko erraza da, eta ondo ulertzen da azaldutakoa. Bideoetan eta argazkietan ikus daiteke taldeko partaide guztiak agertzen direla eta honek esan nahi du guztien parte hartzea ikusi daitekeela.
Saioaren helburuak eta balio pedagogikoak esango nuke ez daudela guztiz ondo zehaztuta. Materialak nola egin oso ondo azalduta dago eta argazkiak erabiltzen dituzte ulertzen errazagoa izateko. Baina, ez dituzte saioaren gastuak kalkulatu. Azkenik, esan beharra dago instalazioen inguruko informazioa jarri dutela.
Olatz Etxebarria, JFKZ 1. maila