Aupa gazteak!
JFKZ graduko lehen mailako ikasleak gara eta 12-16 urte bitarte badituzu hurrengo honetan interesaturik egotea izan liteke. Izan ere, birziklatutako eta autoeraikitako materialak erabiliz, euskal pilota inklusiboko topaketa bat prestatzen ari gara. Espero dugu bloga erabilgarria izatea.
Hasteko, esan beharra dago blogak eskatzen denari egoki erantzuten diola. Atalak ongi antolatuta daude informazioa argi eta garbi ulertzen da. Bloga osatze aldera, 3 informazio-iturriz baliatzen dira eta horietako bat soilik da artikulua. Prestaketa lanak egiteko, klasean landutako edukiak erabili dituztela diote. IKT tresnak erabiltzen dituzte: ariketak ulertzen laguntzeko bideoak daude, argazkiak (haiek eginak) ere oso baliagarriak dira birziklatutako materiala nola autoeraiki behar den azaltzeko. Horrez gain, agerian dago kolaborazio lana; bideo zein argazkietan taldekide guztiak baitaude. Hizkuntzari dagokionez, bloga ulerterraza da eta ortografia akats gutxi daude. Sakonago begira, sarrera garbia da eta bertan saioaren helburua agertzen da. Saioaren dinamika, hau da, ariketen deskribapena ondo azalduta dago. Azpiegitura atalean ere instalazioen erabilera ondo finkatuta dago eta nola bideratuko duten saioa bertan. Aurreikusitako gastuak ere badatoz, saioa aurrera eramateko funtsezkoa iruditzen zaidana. Faltan botatzen dudana zera: oker ez banago, izen-ematea non eta nola egin behar den ez da agertzen eta uste dut gauza garrantzitsua dela. Nolanahi ere, lan ederra da.
ResponderEliminarLander Erkiaga Zuluaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak - 1.mailako ikaslea
Ioritz López Enguita (JFKZ, 1.MAILA)
ResponderEliminarAupa talde!
Orokorrean bloga oso interesgarria iruditu zaidan arren, zenbait gauza gehitzeak aberatsagoa bihurtuko zutela uste dut. Diseinuari dagokionez, bloga nahiko originala da eta eduki guztiak atalka daude azalduta orrialde ezberdinetan. Jorratu dituzten edukiei dagokionez, ordea, faltan botatzen dut inklusioari egokitutako atal propio bat, justifikazioarekin gertatzen zaidan moduan. Beste alde batetik, erabili dituzten argazkiak bikainak iruditu zaizkit eta materialak sortzeko prozesua ulertzeko oso lagungarriak direla uste dut. Azkenik, bigarren mailako zerbait bada ere, blogaren izenburua luzeegia eta nahasia dela uste dut. Izenburu erakargarriago batekin sortu duzuen lan on hau borobilduko zenukete. Lan bikaina gazteak!
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarZorionak laukote!!!
ResponderEliminarBenetan lan ikaragarria egin duzue blog hau osatzerakoan. Blogak behar zituen ezaugarri guztiak bete duzue, gainera disinu eta aurkezpen ikaragarri batekin non informazio guztia oso ondo antolatuta dagoen blogean zehar. Zuen saiorako helburuak jarri dituzue, eta bestalde, saioa zela aurkeztuko duzuen eta saioaren dinamika bikainak blogeko informazio guztia erraz ulertzen laguntzen du, gainera erabili duzuen hizkuntza kalitatea oso ona da.
Zuhaitz Arrillaga.
· 1. irizpide nagusiak:
ResponderEliminarNahiz eta informazio-iturri gehiegi ez erabili zenbait aipatu dituzte. Antolakuntzari dagokionez oso garbi eta txukun daude atal guztiak. Ariketak azaltzeko bideoen eta idatzizko deskribapenen bitartez egin dute, nire ustez zenbait deskribapenetan gehiago sakondu beharko lukete baita helburuak finkatu, hala ere, ondo dagoela iruditzen zait, gainera taldekide guztiek parte hartzen dute. Asko gustatu zaidana materialen sorkuntza izan da, izan ere, beraiek eskuz egindako materiala dela ikusten da, gainera pausoz pauso azalduta dago. Erregistroari dagokionez, oso egokia dela iruditzen zait, zehatza eta garbia; gainera oso modu hurbil/laguntasun batean idatzita dagoela iruditu zait eta honek izena ematera bultzatzen zaitu
2. irizpide zehatzak:
Saioen helburuak eta zergatiak azaldu dituzte sarreratxo baten bidez, modu labur eta argi batean. Nahiz eta ariketen deskribapenetan sakontasun gehio falta izan, ariketa bakoitzeko bideo bat dago, eta taldekide guztiek parte hartzen dute. Azpiegitura izeneko arlo bat sortu dute non instalazioak, erabilitako materiala eta aurreikusitako gastuak azaldu dituzte, hirurak modu egoki eta argi batean azalduta. Gustatu zaidan gehiena aurretik aipatutakoa da, materiala beraiek sortu dituztela eta egindako argazkien bidez oso ondo ulertzen dela nola materialak egin. Aldatuko nukeena kolore ilunak izango litzateke, kolore bizidunen ordez.
Mikel Nicolay, JFKZ 1. maila
Hasteko lan paregabea egin duzutela uste dut, blogaren sarrera erakargarria iruditu zait, informazioa ondo dagoela iruditu zait, argazkiak eta bideoak lagungarriak dira ariketak ulertzeko orduan. Bukatzeko egindako ariketen aniztasuna eta erabilitako materialak ere asko gustatu zaizkit.
ResponderEliminarMartin Zamakola
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar1. Irizpide nagusiak:
ResponderEliminar-Datuak jasotzeko hainbat informazio-iturri erabili dituzte eta oso aberatsa gelditu zaie.
-Aurkezpena txukuna eta garbia da, erraza da blog honetan maneiatzea.
-IKT-tresnen erabilera ona egin dute, bideoak zein argazkiak jarri baitituzte ariketak eta materialaren eraikipena azaltzeko.
-Bloga oso ondo dago diseinatuta. Esan bezala, oso erabilterraza da, baita argia, ordenatuta eta erakargarria ere. Horrez gain, atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
-Jarritako argazki eta bideoetan taldelan ona egin dutela antzematen da eta kolaborazio lana errespetatu dute.
-Hizkuntzari dagokionez, euskara ulergarrian idatzi dute, ia ortografia akatsik gabe.
2. Irizpide zehatzak:
-12-16 urteko ikasleei proposatzeko ariketa egokiak dira, ez baitute konplikazio handirik eta erakargarriak dira.
-Saioen eta ariketen deskribapen egokia egin dute eta helburuak modu argian eta zehatzan jaso dituzte.
-Materialen baliabidea dela eta, argi eta garbi ikusten da beraiek eraikitako materiala dela eta pausoz pauso ikusten da nola sortu duten.
-Azpiegiturak direla eta, instalazioen erabilera modu egokian zehaztuta dago eta nola bideratuko duten saioa bertan. Aurreikusitako gastuak ere jarri dituzte, saioa aurrera eramateko ezinbestekoa dena. Nolanahi ere, izen-ematea non eta nola egin behar den ez da ageri eta hori nahiko garrantzitsua da.
- Diseinatutako ideia garatzeko erabilitako erreferentziak ondo jarri dituzte.
Aiur Platero, JFKZ 1.maila