Azpiegitura


Prestatutako ariketak eta gazteentzako topaketa aurrera eramateko erabiliko dugun azpiegituraren berri emango dizuegu hemen:

INSTALAZIOAK
Kontuan hartuta 40 gazte ditugula, 10 ikasleko 4 talde egingo ditugu. Horretarako, instalazio egokiak izan behar genituela jakitun, Mendizorrotzako frontoiak eskatzea erabaki genuen. 2 frontoi utzi dizkigute eta frontoi bakoitza 2 zatitan banatzea erabaki dugu. Honela talde bakoitzak frontoi zati bat edukiko du.





MATERIALAK
Zesta, pilota eta pala birziklatuak (guk egindakoak) zein profesionalak izango ditugu eskura. Guk erabilitako materiala, ia dena, zakarrontzietatik lortua izan da (esparatrapua, artilea eta itsaskia salbu) eta gero batu egin ditugu. Tresna profesionalak aldiz, zesta jokalaria den gelakide bati eskatu diogu zesta eta pilotari profesionala den beste batek utzi dizkigu pilota eta pala.



AURREIKUSITAKO GASTUAK
Materialei dagokionez ez digu gastu handirik suposatuko, izan ere, artilea, esparatrapua eta itsaskia bakarrik erosi behar izan ditugu. Topaketarekin amaitzeko lunch antzeko bat egitea pentsatu dugu eta horretarako ikasle bakoitzak 2€ jarri beharko ditu. Irakasleok aldez aurretik janari eta edaria erosiko ditugu. Gutxi gora behera, izango ditugun gastuak 70€-koak izango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario