Material baliabideak

Orrialde honetan beharrezko meterialak eta haien sorrera aurkeztuko dizuegu, beharrezkoa izango baita bakoitzak bere materialak egitea saiorako.

Betidakin euskal pilotako meterialak eskuz egindakoak izan dira azken urteak arte izugarri mekanizatu direla. Baina oraingo honetan berriz ere gure eskuak erabiliko ditugu gure material propioak sortzeko. AURRERA BA!

  • PILOTA 
    • Beharrezko materiala:
      • Gomazko pilota saltarina
      • Haria
      • Esparatrapua


    • Prozedura

      • Gomazko pilota saltarina hartu eta hariarekin estaltzen hasiko gara.









      • Hari asko beharko dugu pilota osoa estaltzeko eta nahi dugun tamaina izan arte.








      • Behin pilotak nahi dugun tamaina daukala, esparatrapuarekin estaliko dugu erresistentzia gehiago emateko.











  • PALA
    • Beharrezko materiala:
      • Kartoia
      • Kola
      • Haria
      • Zinta
      • Errotuladorea




    • Prozedura:
      • Kartoi zati batean pala baten silueta egingo dugu errotuladorearekin. Prozesu hori hainbat kartoi zatitan errepikatuko dugu (gure pala zer lodiera izatea nahi dugun arabera, geroz eta kartoi gehiago orduan eta egonkortasun handiagoa).



      • Behin kartoietan siluetak eginda moztu egin behar dira. *Prozesu honetarako heldu baten laguntza eskatuko dugu arriskutsua baita*














      • Kartoi zati guztiak behin moztuta itsatsi behar ditugu kolarekin bata bestearen gainean. *Prozesu honetarako heldu baten laguntza eskatuko dugu arriskutsua baita*












      • Denboratxo bat pasa ondoren jada kola lehortua egongo da eta heldulekua egingo diogu hariarekin.




      • Amaitzeko pala apainduko dugu nahi diogun marrazkiak eginez edota zintarekin.

  • ZESTA
    • Beharrezko materialak:
      • Xaboi botila bat
      • Zinta
      • Errotuladorea
      • Guraizeak





    • Prozesua:
      • Xaboi botila hartuko dugu eta errotuladorearekin argazkian ikusten den bezala markatuko dugu bertatik mozteko.

      • Behin errotuladorearekin marka eginda bertatik moztuko dugu. *Prozesu honetarako heldu baten laguntza eskatuko dugu arriskutsua baita*


      • Amaitzeko heldulekua egingo diogu zintarekin eta horren ondoren bakoitzak bere erara apainduko du marrazkiak eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario