Saioan zehar hainbat ariketa egingo ditugu etxean egindako materialez baliatuz. Hauek dira egingo ditugun ariketen deskribapena eta helburua:
ESKU PILOTA
ESKU PILOTA
1.- Ariketa
Pilota bideratu eta mantendu: Kantxa erditik banatuta egongo da. Pilotari ematen dion lehenengoak frontisean jo ondoren emandako punpa ezkerraldean ematea lortu behar du. Hurrengoak punpa eskuinean ematen saiatu behar da. Horrela zenbat eta denbora gehien mantendu behar da pilota.
2.-Ariketa
Oposizioa: bi biren aurkako partidu bat jokatuko da hiru tantoetara, baina, bikotekide bat pilota kolpatzean beste bikotekidearekin bostekoa eman behar du bikoteak pilotari berriro eman ahal izateko. Helburua partidua irabaztea izango litzateke.
PALA
1.-Ariketa
Oposizioa: bost bosten aurkako beisbol partidu bat izango da, baina bate batekin eman ordez etxean egindako palarekin. Talde bat “bateatzen” egongo da, hau da, pilota kolpatzen eta talde horretan bakarrik batek parte hartzen du aldiero. Beste taldea zelai guztien zehar egongo da banatuta bat izan ezik, “pitcherra” izango dena, hau da, pilota botatzen duena. Pitcherrak pilota bateatzaileari botako dio eta honek indarrez kolpatu behar du konoak markatutako bidean zenbat eta urrunen helduz. Baina, pitcherrak pilota bere basean hartzen badu eta bateatzaileak bi konoen artean gelditzen bada eliminatu egingo da. Hiru eliminatuekin rol aldaketa egongo da.
2.-Ariketa
Oposizioa: Punto, Putxe, Primi… bat jokatuko da, hau da, guztiok guztion aurkako partidu bat baina txarra egiten duenak eliminatuko da. Horrez gain, kantxan eremu bat egongo da markatuta konoekin non pilotak ezin du punparik egin. Han punpa egiten badu lehen jo duen jokalariak eliminatuta egongo da.
ZESTA
1.-Ariketa
Pilotara jartzea: Jokalariak bikoteka banatuko dira. Bikotekide bat frontisari bizkarra ematen egongo da eta besteak bere aurrean frontisari begira. Bigarren honek pilota frontisera botako du, momentu horretan lehenengoak buelta eman ahal du eta lehenengo punpa eman ondoren pilota zestarekin hartu behar du.
2.-Ariketa
Frontisean hiru uztai egongo dira, bakoitzak puntuazio ezberdin batekin. Jokalariak zestarekin uztai batean pilota sartzea lortu behar du zenbat eta pilotakada gutxietan.
Alberto Masa Novo.
ResponderEliminarBloga argi azlduta dago eta IKT baliabideak, bideoak batez ere, argi usten digute nolakoak diren jolasak. Tresnen eraikiketa oso ondo azalduta dago argazki eta zerrenda desberdinen bidez.
Bestalde, elkarrizketaren bat falta zaiola uste dut, hala “blog klasiko” batetik kanpo aurkitu dezkegun zerbait. Horrez gain, titulu eta letren koloreak erakargarriegiak ez direla uste dut.
Informazio-iturri desberdinak erabili dituzte eta azpiegiturari buruzko informazioa argi azalduta ageri zaigu.
Bi orduko saio baterako, jolas gehiegi ez daudela uste dut.
Bloga oso ondo estrukturatuta dago eta oso erraz joan gaitezke blog honen eduki batetik bestera. Horretaz gain material argazki, bideo eta material birziklatu ugari erabili dituzte.
ResponderEliminarHala eta guztiz ere egindako saioetan sortutako material birziklatu gehiagfo sartuko nuke ala nola egindako pilota edo zesta.
Informazio iturri desberdinak erabili dituzte eta hori aberastasuna ematen dio blogari.